Asteasuko Sarasola sagardotegia, Zabalgaina deritzon zonaldean kokatua dago, 1970. urtean ireki zen Aniceto Sarasolaren eskutik.
Haseran bailarako lagunak eta bertako baserritarrak biltzen ziren etxean eginiko sagardoa dastatu eta probatzeko, solasaldi eder baten inguruan.
Zatoz eta dastatu gure sagardo naturala.
sarasola sagardoak
%75 eko sagar kopurua bertako sagarra erabiltzen dugu, gure sagarondo eta hurbileko landa eremuetatik hartuak. 120.000 litroko produkzioa izanten dugu urtero gutxi gora-behera. Inaxio Sarasola dugu bertako nagusia gaur egun, bera bait da sagardo naturala egiten maisua eta aditua, kalitate gorena eta zerbitzu paregabea eskainiaz.
Izenak berak dioen bezala, bertakoak eta kalitate gorenekoak diren sagardoak identifikatzen ditu.
Sarasola sagardoak kalitate goren hori ziurtatu dezake.
SARASOLA SAGARDOTEGIA
TXOTX DENBORALDIA
Aurten Sarasola sagardotegian Txotx denboraldia luzatu egingo dugu pixka bat, urtarrila erditik ekaina arte egongo da irekita gure sagardotegia.
Sarasola sagardotegiak egurrezko kupela handiak ditu barnean. Mahai luze eta leku handia du bere jangelan bi zonalde partekaturik. 150 lagunentzako tokia du bertan, denak eserita jateko aukera dutelarik.
GORENEKO SAGARDO NATURALA
NON GAUDE
OHARRA: ERRESERBAK TELEFONOZ BAKARRIK HARTZEN DIRA
Sarasola sagardotegia
Alkiza errepidea
20159 Asteasu
Guipúzcoa